XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorteko bat: Zer ari zare hor?.

Haurra bizirik zeno, barur egiten zinuen eta nigar; eta orai, haurra hil eta gero, xutitzen zare eta jaterat abiatzen.

Dabid: Haurra bizirik zeno barur egin dut eta nigar, nere baitan bainion: nork daki?.

Urrikalduko zait agian Jauna; eta haurra biziko da.

Orai, hila denaz geroz, zertako egin nezake barur?.

Bizirat itzul-araz ote dezaket?.

Ni naiz bai, baruraren baruraz, haren ganat joanen; bainan hura ez, ez zait itzuliren.

Kantariek:
Grazia ixur bihotzari,
garbiz nadien elur xuria bezein xuri.

Bozkario pitz eman bizi,
zuk kraskarazi hezurrek duten egin jauzi.

(kantua ari delarik, badoatzi bazkaltzerat).